Ovidio Decroly, belgikarra, (1871-1932) medikuntzan, pedagogian eta
psikologian aritu zen. Bere bizitzan zehar hiru instituzio garrantzitsu sortu
zituela esan dezakegu. 1901-ean Hezkuntza Bereziko Institutua sortu zuen.
Institutu honetan, Decroly-k haur “irregularra” hezi eta aztertu zuen eta
iraultza pedagogikoa hasteko asmoa zuen. Izandako arrakastaren ondorioz, L´Ermitage
eskola eraiki zuen Bruselasen. Bertan, haurren garapen biologikoa eta higiene
egokia lortzea zuen helburu. Eskola honen antolaketak, garrantzi handia ematen
zion askatasunari eta erantzukizunari besteak beste. Ikastetxe honetan 6-12
urte bitarteko ikasleen heziketaz arduratu zen. 1905ean Umezurtzen Etxea ireki
zuen lehen mundu gerraren ondorioz babesik gabe gelditu ziren haurrentzako.
Brabanteko Haur Elbarrientzako Institutuko zuzendaria izendatu zuten
1919an. Heziketa bereziko haurrentzako
metodologia pedagogiko zehatza aztertu zuen eta gero, ume normalekin
aplikatzen hasi zen Belgikako eskola publikoetan. Decrlolyren eskoletako
hezkuntzaren xedea haurra bizitzarako prestatzea da, bere bizitza
indibidualerako nahiz bere gizarte bizitzarako.
Bere metodoak Europan izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Estatu Batuetara
hedatu zen. Herrialde honetan, Dewey ezagutu eta bere influentziak jaso zituen.
Biek hezkuntzan aktibitatearen garrantzia defendatzen zuten. Decroly -ren metodoaren oinarri teorikoak sei printzipioetan banatzen dira:
- Printzipio bitalista: Ikerketa horretan, haurraren interesetan eta bera bizitako errealitateak errepresentatzen duenarekin zentratzen da. Bere doktrinaren jatorria L´Ermitage eskolaren lemarekin “ eskola bizitzarako eta bizitzagatik” adierazten zuen. Bere metodoaren ideia nagusia haurraren errespetuan oinarritzen da.
- Askatasunaren printzipioa: Ikasleen autonomia errespetatzean datza, irakaslearen papera mugatuz. Hau da, irakasleak ingurunea prestatu behar du haurrak bere garapena sustatzeko.
- Indibidualizazio printzipioa: Haurraren askatasunean laguntzeko beharrezkoa da aktibitate pertsonalean, zuzenean eta indibidualizatuan lan egitea. Haurrak bere gaitasun, interes edota zaletasunen arabera, nahi dituen lanak egitea aukeratzeko askatasuna izatea, bere gelak errepresentatzen(jokatzen) duen komunitatearekin kontaktua galdu gabe.
- Ekintzaren printzipioa: Ikuspegi psikologikoan oinarritzen da printzipio hau. Honen arabera, haurraren jarduera nagusia aktibitatea eta mugimendua dela esan dezakegu. Hauekin geroan arazo sozialak konpondu ahal izango dute.
- Intuizioaren printzipioa: Haurrak hobeto ikasiko ditu ikusitako eta esperimentatutako kontzeptuak hitz soilekin azaldutakoa baino. Gainera, gizakion kuriositatea eta arreta gehituz joango da mundu fisiko eta sozialarekin harremanean jartzen denean.
- Globalizazioaren printzipioa: Haurrek, osotasunean ikasiko dituzte kontzeptuak eta ez zehaztasunez. Globalizazio printzipioarekin lan eginez, aktibitate mentalak hurrengo gaitasunak garatzen ditu: pertzepzioa, oroitzapenak, pentsamenduak, arrazonamenduak, adierazpenak eta ekintzak.
O. Decroly-ren materialak eta bakoitzaren ezaugarriak.
Decroly-k garrantzi handia ematen zion metodo ideo-bisualari, ikus zentzumenari entzumenari baino, hau da, ortografia akatsak hitzekin zuzendu beharrean, sinboloekin edota marrazkiekin zuzendu behar zirela esaten zuen, horrela ikasleek ikasgaiak bizipenekin ikasiko lituzkete eta ez entzutearekin bakarrik. Hona hemen pedagogo honek ortografia lantzeko planteatzen zuen materialen adibide bat.

Lehen aipatu dugun bezala, globalizazio printzipioan haurrek osotasunean ikasiko dituzte kontzeptuak eta ez zehaztasunez. Hona
hemen erabiltzen diren material batzuen adibide batzuk printzipio honetan lan
egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina