2015(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena

SUMMERHILL


Summerhill,  1921ean Alexander Sutherland Neillek Ingalaterran sortutako eskola da. Hauek dira bere ideologiaren oinarriak:

a) Bere bizi filosofian oinarritzen du hezkuntza. Bere ustez, bizitzaren helburua zoriontsua izatea da. Hau izango da beste printzipioen oinarri eta abiapuntu. Haurra, berez, jaiotzen den unetik ona, zintzoa eta zentzuduna da eta era berean, bizitza interesgarri egiten zaio. Honela, bizitzaren oinarrizko elementuak eta balioak ongizatea eta zoriontasuna dira.

b) Askatasuna eta autoerregulazioa. Ongizatea eta zoriontasuna lortzeko, askatasunean eta autoerregulazioan oinarritutako hezkuntza jarduera eramango du aurrera Neillek. Berarentzat, haurraren helburu existentziala bere bizitza propioa zuzentzea eta bideratzea da. Haurrak, oso ongi bereziko du askatasunaren eta libertinajearen arteko muga: haurrak nahi duena egin dezake, baina bere ondokoa mindu gabe. Hau dela-eta haurrak aukeratu egingo du klaseetara joan edo ez. Summerhillen ohiko klaseak emango dira, baina haurrak hautatuko du joan ala jolasean gelditu. Jolasen hautaketak garrantzi handia edukiko du Summerhillen, hautatzeko askatasun horrek ahalbidetuko baitu autoerregulazioa : Neillek sutsuki defendatzen zuen haurra nahikoa jolastu denean, eta soilik orduan, hasiko dela lanean eta gauzez eta arazoez arduratzen.



Neillek jarrera autoritarioen alde ere egingo du, hala nola, haurren osasuna edo segurtasuna jokoan dagoenean. Aldi berean, autoerregulazioaren mugak zedarrituko ditu: autoerregulazioaren ulermen eremutik at egongo ginateke haurra bere buruaren ardura bere gain hartzeko gai ez den unetik; hots, bere eguneroko bizitzan ohikoak suertatzen zaizkion bitartekoen bidez erabaki bat hartu ezin duenean. Une horretan baino ez du hitz egiten Neillek "autoritatearen beharrari" buruz. Beste kasu guztietan obedientzia haurraren barne-barnetik etorri beharko litzateke; azken batean "haurrak ez luke ezer egin behar baldin eta horretaz erabat konbentziturik ez balego".

Hala ere, Summerhillen zigorrik egongo da, nahiz eta Neillen aburuz zigorra, ohiko esanahiaz janzten badugu, beti gorroto ekintza izan. Summerhillgo eskolan ezartzen diren zigorrak norbanakoaren edo komunitatearen aurka zerbait egin denean jartzen dira, baina beti berekin ideia morala daramate. Hau funtsezkoa da Summerhillgo antolaketa eta funtzionamendu arauetan bai eta Neillen teorian ere. Honek guztiak, ongiaren eta gaizkiaren, egokiaren eta desegokiaren, arteko bereizketa dakar,erreparazioaren kontzeptua barnera baitaiteke modu honetan: zigorra ez da ezarriko mina eragiteko erreparazio moralaren ideia ulertzeko eta bereganatzeko baizik.



c) Sentimendu indarren garapena. "Sentimendu libreak baimentzen badira, adimena berez azalduko da". Neillek askotan esango du berari interesatzen zaiona bihotza dela, eta ez burua. Haurrak beren sentimenduak lotura eta taburik gabe espresatu eta adierazi behar ditu eta horretarako bideak eta bitartekoak jarri behar zaizkio. Halere, honek ez du esan nahi Neill antiintelektualtzat hartu behar dugunik, adimenaren estimulua ere lantzen baita Summerhillen. Haurrek eskuragarri edukiko dute beti liburutegi bat eskolan bertan

d) Sexualiatea ezinbesteko ardatza da Neillen hezkuntzaren ikuskeran. Haurtzaroko joko heterosexualak bizitza sexual osasuntsu eta orekatu bat izateko bitarteko egokiena dira. Aitzitik, Neillek ez du egingo sexualiatearen superbaloraziorik, sexu heziketa arrotz eta erreprimitu baten aurkako protestan azalduko da.


Hala ere esteka honetan berari egindako elkarrizketa bat. Horretaz gain hona hemen bideo bat.




Hona hemen summerhilli buruzko hainbat web gune:
  • http://www.summerhillschool.co.uk/
  • http://es.wikipedia.org/wiki/Escuela_de_Summerhill
  • http://movimientosrenovacionpedagogica.wikispaces.com/Neill+y+la+escuela+de+Summerhill
  • http://blog.pucp.edu.pe/item/30684/neill-y-la-escuela-summerhill
  • http://es.slideshare.net/JuanManuelLpezMuoz/anlisis-la-escuela-de-summerhill
  • https://hezkuntza.wordpress.com/