2015(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena

SUMMERHILL


Summerhill,  1921ean Alexander Sutherland Neillek Ingalaterran sortutako eskola da. Hauek dira bere ideologiaren oinarriak:

a) Bere bizi filosofian oinarritzen du hezkuntza. Bere ustez, bizitzaren helburua zoriontsua izatea da. Hau izango da beste printzipioen oinarri eta abiapuntu. Haurra, berez, jaiotzen den unetik ona, zintzoa eta zentzuduna da eta era berean, bizitza interesgarri egiten zaio. Honela, bizitzaren oinarrizko elementuak eta balioak ongizatea eta zoriontasuna dira.

b) Askatasuna eta autoerregulazioa. Ongizatea eta zoriontasuna lortzeko, askatasunean eta autoerregulazioan oinarritutako hezkuntza jarduera eramango du aurrera Neillek. Berarentzat, haurraren helburu existentziala bere bizitza propioa zuzentzea eta bideratzea da. Haurrak, oso ongi bereziko du askatasunaren eta libertinajearen arteko muga: haurrak nahi duena egin dezake, baina bere ondokoa mindu gabe. Hau dela-eta haurrak aukeratu egingo du klaseetara joan edo ez. Summerhillen ohiko klaseak emango dira, baina haurrak hautatuko du joan ala jolasean gelditu. Jolasen hautaketak garrantzi handia edukiko du Summerhillen, hautatzeko askatasun horrek ahalbidetuko baitu autoerregulazioa : Neillek sutsuki defendatzen zuen haurra nahikoa jolastu denean, eta soilik orduan, hasiko dela lanean eta gauzez eta arazoez arduratzen.



Neillek jarrera autoritarioen alde ere egingo du, hala nola, haurren osasuna edo segurtasuna jokoan dagoenean. Aldi berean, autoerregulazioaren mugak zedarrituko ditu: autoerregulazioaren ulermen eremutik at egongo ginateke haurra bere buruaren ardura bere gain hartzeko gai ez den unetik; hots, bere eguneroko bizitzan ohikoak suertatzen zaizkion bitartekoen bidez erabaki bat hartu ezin duenean. Une horretan baino ez du hitz egiten Neillek "autoritatearen beharrari" buruz. Beste kasu guztietan obedientzia haurraren barne-barnetik etorri beharko litzateke; azken batean "haurrak ez luke ezer egin behar baldin eta horretaz erabat konbentziturik ez balego".

Hala ere, Summerhillen zigorrik egongo da, nahiz eta Neillen aburuz zigorra, ohiko esanahiaz janzten badugu, beti gorroto ekintza izan. Summerhillgo eskolan ezartzen diren zigorrak norbanakoaren edo komunitatearen aurka zerbait egin denean jartzen dira, baina beti berekin ideia morala daramate. Hau funtsezkoa da Summerhillgo antolaketa eta funtzionamendu arauetan bai eta Neillen teorian ere. Honek guztiak, ongiaren eta gaizkiaren, egokiaren eta desegokiaren, arteko bereizketa dakar,erreparazioaren kontzeptua barnera baitaiteke modu honetan: zigorra ez da ezarriko mina eragiteko erreparazio moralaren ideia ulertzeko eta bereganatzeko baizik.



c) Sentimendu indarren garapena. "Sentimendu libreak baimentzen badira, adimena berez azalduko da". Neillek askotan esango du berari interesatzen zaiona bihotza dela, eta ez burua. Haurrak beren sentimenduak lotura eta taburik gabe espresatu eta adierazi behar ditu eta horretarako bideak eta bitartekoak jarri behar zaizkio. Halere, honek ez du esan nahi Neill antiintelektualtzat hartu behar dugunik, adimenaren estimulua ere lantzen baita Summerhillen. Haurrek eskuragarri edukiko dute beti liburutegi bat eskolan bertan

d) Sexualiatea ezinbesteko ardatza da Neillen hezkuntzaren ikuskeran. Haurtzaroko joko heterosexualak bizitza sexual osasuntsu eta orekatu bat izateko bitarteko egokiena dira. Aitzitik, Neillek ez du egingo sexualiatearen superbaloraziorik, sexu heziketa arrotz eta erreprimitu baten aurkako protestan azalduko da.


Hala ere esteka honetan berari egindako elkarrizketa bat. Horretaz gain hona hemen bideo bat.




Hona hemen summerhilli buruzko hainbat web gune:
  • http://www.summerhillschool.co.uk/
  • http://es.wikipedia.org/wiki/Escuela_de_Summerhill
  • http://movimientosrenovacionpedagogica.wikispaces.com/Neill+y+la+escuela+de+Summerhill
  • http://blog.pucp.edu.pe/item/30684/neill-y-la-escuela-summerhill
  • http://es.slideshare.net/JuanManuelLpezMuoz/anlisis-la-escuela-de-summerhill
  • https://hezkuntza.wordpress.com/




2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

PAULO FREIRE

Paulo Reglus Neves Freire Rezife (Pernambuco hiria, Brasil) izeneko herrixkan jaio zen 1921. urtean. Bera bizi zeneko testuinguru soziala txirotasun handikoa izateak erabateko eragina izango du bere ideiak aurrera eramateko orduan. Rezifeko herrian bertan burutuko ditu oinarrizko ikasketa eta unibertsitate mailako formakuntza (Zuzenbide Fakultatean). Baina esperientzia hori, ordea, bertan behera geratuko da 1964ko Estatu militarraren kolpea dela eta. Ondorioz, 1964-69 urte bitartean Txilen erbesteratuko da.

1969an UNESCOko kide izendatuko dute, Harvardeko Unibertsitatean (EEBBetan) eskolak emango dituelarik.






Bera sortzaileetariko "Langileen Partiduak", 1989an udal hauteskundeak irabazi zuen. Momentu horretan, Freire Sao Paulo hiriko Hezkuntzako idazkari izendatuko dute, kargu horretan 1991ra arte egongo delarik.

1992-97 bitartean Unibertsitatera itzuliko da berriro eta "Doctor Honoris Causa" izendatuko dute. Bere konpromiso politiko eta sozialak urte horietako bere azken lanetan islatuko dira. Azkenik, 1997ko maiatzaren 2an bere bizitzako azken arnasa emango du.




Bere lana ondo ulertzeko ez zait bere hitzetatik entzutea baino ideiarik hoberik bururatzen.







Helbide honetan Freireri egindako beste elkarrizketa bat aurki dezakezu eta beste honetan informazio iturria.

LORIS MALAGUZZI - REGGIO EMILIA

Loris Malaguzzi Italiako Correggio herrian jaio zen, 1020. urtean. Hezkuntzan lizentziatu eta gero, Reggio Emilian bizi izan zen, eta han ikertu, esperimentatu eta burutu zituen haurrekin (0-6 urtekoekin), gurasoekin eta hezitzaileekin erlazionatutako bere esperientziak 55 urtean. Horren guztiaren ondotik eratu zuen bere lan pedagogikoa, haurraren gaitasunei eta bere harreman sozialei buruzkoa. Gaur egun unibertsala den lan pedagogikoa da.

Malaguzzik berak ere bidaia asko egin zituen Europan eta AEBn hitzaldiak eta mintegiak eginez. 1972an Lego saria jaso zuen, munduko edozein lekutan haurren bizi kalitatea hobetzeko lana egiten duten pertsonaia eta instituzioak saritzen dutena hain zuzen eta 1993an Chicagon Pedagogiako pertsonai bikainak saritzen dituen Kohl saria eman zioten.


1994ko urtarrilaren 30an hil zen, baina ordura arte lanean jarraitu zuen hainbat proiektutan, betiere helburu bakar batekin: Edonongo haur, gizon eta emakume guztien gaitasunak garatzeko borrokatzea.

Oinarri teorikoak eta planteamendu pedagogikoa

Hiriarekin oso lotua dagoen proiektua
Malaguzziren ikuspegi pedagogikoa ez dago soilik haurrarengan zentratua, nahiz eta haurra izan antolamendu filosofiko honen protagonista. Hezkuntza beretzat sistema bat zela esan dezakegu, non haurrak, helduak, inguruneak, familiak eta eskolak elkarreragin askotarikoa osatzen duten. Ondorioz, bere helburu pedagogietako bat hiriarekiko gertutasuna eguneroko lanean islatzea izan zen. Horregatik zioen eskola hirira ekarri behar zela. “ Guk, haurrek eta taldeek, eskolako gauzak kamioi batean kargatzen genituen eta eskola eta erakusketak aire librean egiten genituen… Jendeak ikusi, haritu eta galdetu egiten zuen. Eskolak bere barruan itxita ez gelditzeko obligazio eta erantzukizuna du. Ireki eta hedatu egin behar du esperientziak erakutsiz, hiriak ezagutu dezan zer egiten den bertan.”

Abiapuntua haurra da

Haurrekin lan egiteak, hasiera batean, bi ideia ditu berekin: Alde batetik, etengabe proiektatzen aritzea eta etorkizunean konfiantza izatea. Haurtzaroa eraikitzeko garai bat da eta bertan gizakiak bere existentziaren eta aldaketa politiko eta sozialen benetako protagonista dela sentitu behar du, ez baita berorien ikusle hutsa.
Bestetik, entzutearen eta errespetuaren arteko erlazioa. Ezin daiteke entzun errespetatu gabe, eta ezin daiteke inor errespetatu entzun gabe.
Epaitu gabe entzutea eta behatzea da haurraren gaitasunak ezagutzeko eta haurtzaroaz horren irudi erretorikoa ez osatzeko modurik egokiena. Eta ondorioz, ardura etikoa kontuan hartuta, entzuteak entzute horren ondorioz hezkuntza praktika aldatzeko prest egotea esanahi du. Horregatik, Lorisentzat errespetua, haurtzaro garaiari errespetua izatea zela esan dezakegu: Estimulazio goiztiarreko metodoak gorrotatzen zituen, ikaskuntzaren erritmo naturala bortxatuz, bezatzearen bidez lortutako ikaskuntzak nabarmentzea dutelako helburu. Malaguzzik, elkarrizketen eta kulturan oinarritutako jakintzari esker, heltze eta garatze garaiei itxaroteko eta horiek errespetatzeko ideia bultzatzen saiatu zen.

Hezitzailearen papera

Haurrak euren ezagutza eraikiz doaz, ikasiz, eta hori ez du helduak gidatu behar, euren artean ikas dezakete. Haurrek badakite euren artean erlaziona dezaketela. Beraz, helduek hori posible egiteko espazioak sortu behar dituzte. Gauzak horrela hezitzailea haurraren laguntzaile bihurtzea da. Malaguzziren ustez, hezitzaileak egin behar duena zera da: zentroan edo eskolan kokatu, ezagutzaren eta testuinguruaren zati bat baino ez baita. Haurrak bere lagunekiko, espazioarekiko, materialekiko…harremanetan edo erlazioan hazten dira, eta baita helduarekiko harremanetan. Horregatik, hezitzaileak arreta handiz zaindu behar du haurrarekiko erlazioa, euren harreman propioak oztopa ez ditzan. Garrantzitsua da haurraren ikuspegia ezagutzea, enpatiaz ikustea, parte hartuz, eta noski, haurra ikusgai egotea. Beste modu batera esanda, funtsezkoa da haurrak ikustean, garatzen dituzten estrategiak behatzean, nola hitz egiten duten ikustean, zein hizkuntza erabiltzen duten ohartzea… hunkitzea. Gakoa zera da: helduak etengabeko jakin-mina mantendu behar dutela haurraren aurrean.

Familien parte-hartzea

Funtsezkoa elementua da Reggio Emiliako haur eskoletan familien parte-hartzea. Etengabeko sare arina dago, guraso irakasle eta haurren artean eta horretarako bitarteko bat baino gehiagoz baliatzen dira: dokumentazioa, egunero zentrora egiten dituzten bisitak, bilerak, gauzak muntatzeko luzatzen duten laguntza…



Reggio Emilian argi dute ezin direla gurasoak eskoletako atetik at utzi, jakinik batzuetan molesta dezaketela. Apustua zera da: aitak eta amak eskolaren tresna bihurtzea hiriaren barnean. Hori da Reggio Emilian egunero aurrera eramaten duten apustua; herritartasun zentzu bat mantentzea helduekin euren seme alaben esperientziaren bitartez. Horregatik oso garrantzitsua da lotura mantentzea zeren komunitateko proiektu bat da eta komunitateak du horren erantzukizuna, protagonista askorekin, indibidualtasun askorekin, helburuari zuzenean  begiratzeko gaitasunarekin. Proiektua edo esperientzia ezin da emaitzekin edo nozioen ezagutzarekin neurtu, baizik eta herritartasunaren eraikuntzarekin.  Horregatik da funtsezkoa denen arteko harremana mantentzea eta denak partaide sentitzea.

Dokumentazioa
Dokumentazioa oinarrizko elementua da ikasketa prozesua ezagutzeko. Dokumentazioa haurrek egiten dituzten galderak, egiten ari diren lanak eta kezkagarria den guztia ulertzen lagun dezaketen elementu guztiak dira: oharrak, irudiak, argazkiak, bideoak…Ez da helduak haurrari buruz egiten duen argazkia, helduak haurrarekin batera eraikitzen duen argazkia baizik, haurraren ikuspegia aintzat hartuz. Nolabait esateko, eztabaida baten abiapuntu bihurtzen da dokumentazioa eta konbergentzia batera iristen da haurrak ere bere ikuspegia azaltzeko aukera duelako eta heldua berari buruz egiten ari den irudia ulertzeko. Beti haurraren eta helduen artean partekatutako ekintza da. Dokumentazioak informazioa ematen du  eta haurrak ardatz berean birkokatzeko balio du. Hau da, haurraren ikasketa prozesuari buruzko eztabaidarako oinarri izan daiteke.

Tailerra eta tailerista
Reggio Emiliako haur eskola bakoitzak tailer bat du bere taileristarekin.  Malaguzzik sortu zuen figura da taileristarena. Pertsona bakoitzak bere ikuspuntua duela haurrak ikusteko pentsatzen zuen eta hezitzaileak, euren formazioaren eta deformazioaren ondorioz,  haurra era zehatz batera ikusten zutela. Hau saihestu ahal izateko, aldamenean beste norbait behar zela ohartu zen, ikusten dugunaren beste ikuspuntu bat emango digun norbait. Beraz, arte formazioaren bidez estereotipoak hautsiko dituen pertsona da tailerista. Artea ez da haurrek Artea ikasteko erabiltzen, baizik eta errekurtso edo estrategia bezala erabiltzen da gauzak beste era batera ikusteko.
Hezitzaileak eta taileristak elkarlanean jarduten dute behatzearekin batera dokumentazioa bilduz, aztertuz eta hausnartuz. Horrela ezinbestean bakoitza aberastu egiten da besteak planteatzen dizkion ikuspuntuekin.


Proiektuekin egiten dute lana
Haurrekin gaiak lantzeko orduan proiektuetan oinarritzen dira, eta ez programazioan. Proiektuak haurrak ezagutzeko egiten dira eta orduan beren kultura, ideia eta irudizkoetatik abiatu behar dute. Ondoren, behaketa, ikerketa eta dokumentazioaren bidez lantzen da proposatutakoa, horren gainean hausnartzeko, eztabaidatzeko eta hobetzeko. Programazioaren eta proiektuen arteko desberdintasuna zera da: programazioa aurrez zehazten da haurrak lortu behar dituen helburuen eta horiek gauzatzeko egin behar dituen ekintzen bitartez; proiektua, aldiz, zehaztu gabea da. Ondorioz, proiektuak eta haurraren eraikuntza eta ikasketa prozesuak nola garatuko diren aurrez jakitea ezinezkoa da. Adibide batekin argiago ikusiko da desberdintasuna:
Reggio Emiliako eskola batean mahai bat egin behar zen eta haurrei ea diseinatzeko gai ziren galdetu zitzaien, gero guztiak bat eraikitzeko. Baiezkoaren ondoren diseinatzeari ekin zioten. Horretarako erabili zituzten bideak, bilatu zituzten estrategiak, neurriak emateko moduak… aurrez jakitea ezinezkoa zen. Batek oinetakoekin neurtu behar zela esaten zuen, baina orduan ohartu ziren oinetako guztiak ez zirela berdinak. Horrela, neurtzeko oztopoekin topo egin zuten, beraiek bakarrik, hezitzaileek bideratu gabe. 
Programazioan oinarritu izan balira “metroa zer den ikasi beharko lukete” eta beraz ariketa eta ekintza desberdinak planteatuko zituzten hori ikasteko. Modu horretara, haurrek oinekin neurtzeko duten kultura guztia galdu egingo zuten.
Haurraren munduko gertaerak sare formakoak izan behar dutela dio bere lanetan, hau da, ez dutela zentzu bakar batean erlazionatu behar. Pentsamendu saretua bere hezkuntza jardueraren oinarria da. Sentitzea, pentsatzea eta ekitea gertaera saretuak dira; ez dira bereiztuak gertatzen, ez dugu lehenago sentitu egiten, gero pentsatu eta gero ekin. Aldi beren sentitu, pentsatu eta ekiten dugu.

Bideo honetan Loris Malaguzzik idatzitako poemaren bideoa, Umearen ehun lengoiak


Honako zerrenda honetan informazio gehigarria dago.

RUDOLF STEINER - WALDORF

Rudolf Steiner, 1861ko otsailaren 27an jaio zen, gaur egungo Kroazian. Bere aita trenbideen funtzionarioa zen eta bere haurtzaroan zehar aitak bidaltzen zuten inguru naturaletan hazi zen. Era berean, Goethe ikerketen metodoa jarraitu zuen. Esperimentuak eta behaketak egiten zituen naturari buruz, honen ondorioz, bere lanaren inspirazio iturri bihurtu zen.

Urte batzuetan zehar, hezitzaile moduan lan egiten zuen. Bere ikasle batek “hidrozefalikoa” zen eta adituek ikasketentzako gaitasun eza zuela diagnostikatu zuten. Steinerrek aldiz, bere pedagogia sistemari esker, hain handia izan zen umearen hobekuntza, 2 urteren bueltan eskola normal batean hasi zen eta medikuntzan lizentziatu egin zen. 1899 eta 1904 urteen artean Liebknecht-eko Helduen Formaziorako Langileen Eskolan lan egin zuen.

1919an Sttutgarreko Waldorf Astoriako zigarro fabrikan lan egiten hasi zen. Hainbat eraso sufritu zituen. Hitler boterean zegoenean, Steiner judutarra zela esan zuten eta Berlineko egoitzatik ihes egin zuen. Goetheanum galdu ostean, gaixotasun eta  ahulezi sintomak edukitzen hasi zen. Baina 1925an hil egin zen Suitzan. 

Oinarri teorikoak eta planteamendu pedagogikoa

Waldorf pedagogiaren ezaugarriak:

Ø  Askatasuna oinarrizko baldintza da bizitza kultural sortzailea edukitzako. “Eskola libreak” izendatzen dira, euren egiteko nagusia haurrak askatasunean heztea delako. Gizaki errespetutsuak izateko behar dituzten tresnak jasotzen dituzten.

Ø Naturarekiko harremanak izugarrizko garrantzia du. Gizakiak naturarekin eta inguruarekin duen harremanaren kontzientzia hartzeari garrantzia ematen diote, horregatik adibidez, urtaroen erritmoa eta ezaugarriak gertutik bizitzen dituzte.

Ø  Haurraren erritmoa errespetatzen da. Bizitzako beharrei erantzuteko, haren erritmoa eta garapen naturala errespetatzen duen pedagogian oinarritzen dira.

Ø  Haurra da ekintza eta une guztien erdigune. Heziketak helburu bat du: haurraren garapen korporalean, psikologikoan eta kognitiboan laguntzea autonomoa izan dadin, eta horrela, heldua denean iniziatiba edukitzeko eta libreki hautatzeko gai izan dadin.

Hemen aurki dezakezue Mexikoko hiriko Inlakesh eskolan grabatutako dokumentala


 eta hemen waldorf pedagogiari buruzko informazio gehiago:


OVIDE DECROLY

    Ovidio Decroly, belgikarra, (1871-1932) medikuntzan, pedagogian eta psikologian aritu zen. Bere bizitzan zehar hiru instituzio garrantzitsu sortu zituela esan dezakegu. 1901-ean Hezkuntza Bereziko Institutua sortu zuen. Institutu honetan, Decroly-k haur “irregularra” hezi eta aztertu zuen eta iraultza pedagogikoa hasteko asmoa zuen. Izandako arrakastaren ondorioz, L´Ermitage eskola eraiki zuen Bruselasen. Bertan, haurren garapen biologikoa eta higiene egokia lortzea zuen helburu. Eskola honen antolaketak, garrantzi handia ematen zion askatasunari eta erantzukizunari besteak beste. Ikastetxe honetan 6-12 urte bitarteko ikasleen heziketaz arduratu zen. 1905ean Umezurtzen Etxea ireki zuen lehen mundu gerraren ondorioz babesik gabe gelditu ziren haurrentzako.

Brabanteko Haur Elbarrientzako Institutuko zuzendaria izendatu zuten 1919an. Heziketa bereziko haurrentzako  metodologia pedagogiko zehatza aztertu zuen eta gero, ume normalekin aplikatzen hasi zen Belgikako eskola publikoetan. Decrlolyren eskoletako hezkuntzaren xedea haurra bizitzarako prestatzea da, bere bizitza indibidualerako nahiz bere gizarte bizitzarako.

Bere metodoak Europan izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Estatu Batuetara hedatu zen. Herrialde honetan, Dewey ezagutu eta bere influentziak jaso zituen. Biek hezkuntzan aktibitatearen garrantzia defendatzen zuten.Decroly -ren metodoaren oinarri teorikoak sei printzipioetan banatzen dira: 
- Printzipio bitalista: Ikerketa horretan, haurraren interesetan eta bera bizitako errealitateak errepresentatzen duenarekin zentratzen da. Bere doktrinaren jatorria L´Ermitage eskolaren lemarekin “ eskola bizitzarako eta bizitzagatik” adierazten zuen. Bere metodoaren ideia nagusia haurraren errespetuan oinarritzen da.
- Askatasunaren printzipioa:  Ikasleen autonomia errespetatzean datza, irakaslearen papera mugatuz. Hau da, irakasleak ingurunea prestatu behar du haurrak bere garapena sustatzeko.
- Indibidualizazio printzipioa: Haurraren askatasunean laguntzeko beharrezkoa da aktibitate pertsonalean, zuzenean eta indibidualizatuan lan egitea. Haurrak bere gaitasun, interes edota zaletasunen arabera, nahi dituen lanak egitea aukeratzeko askatasuna izatea, bere gelak errepresentatzen(jokatzen) duen komunitatearekin kontaktua galdu gabe. 
- Ekintzaren printzipioa: Ikuspegi psikologikoan oinarritzen da printzipio hau. Honen arabera, haurraren jarduera nagusia aktibitatea eta mugimendua dela esan dezakegu. Hauekin geroan arazo sozialak konpondu ahal izango dute. 
- Intuizioaren printzipioa: Haurrak hobeto ikasiko ditu ikusitako eta esperimentatutako kontzeptuak hitz soilekin azaldutakoa baino. Gainera, gizakion kuriositatea eta arreta gehituz joango da mundu fisiko eta sozialarekin harremanean jartzen denean.
- Globalizazioaren printzipioa: Haurrek, osotasunean ikasiko dituzte kontzeptuak eta ez zehaztasunez. Globalizazio printzipioarekin lan eginez, aktibitate mentalak hurrengo gaitasunak garatzen ditu: pertzepzioa, oroitzapenak, pentsamenduak, arrazonamenduak, adierazpenak eta ekintzak.   

O. Decroly-ren materialak eta bakoitzaren ezaugarriak.
Decroly-k garrantzi handia ematen zion metodo ideo-bisualari, ikus zentzumenari entzumenari baino, hau da, ortografia akatsak hitzekin zuzendu beharrean, sinboloekin edota marrazkiekin zuzendu behar zirela esaten zuen, horrela ikasleek ikasgaiak bizipenekin ikasiko lituzkete eta ez entzutearekin bakarrik. Hona hemen pedagogo honek ortografia lantzeko planteatzen zuen materialen adibide bat.


Lehen aipatu dugun bezala, globalizazio printzipioan haurrek osotasunean ikasiko dituzte kontzeptuak eta ez zehaztasunez. Hona hemen erabiltzen diren material batzuen adibide batzuk printzipio honetan lan egiteko.




                 Hona hemen Decrolyri buruzko web guneak.



MARIA MONTESSORI II

   Bigarren zati honetan, aurrekoa esan bezala Maria Montessoriren pedagogiarekin jarraituko dut. Atal honetan bere materialaz hitz egingo dut.

  Montessorik haurtzaro zoriontsua izateko ingurugiroa bilatzen zuen, non guztia umeen aukeren eta garapen mailen arabera egon behar zen egokituta. Horretarako espazioa eta objektuak moldatzen hasi zen. Izan ere, asmatu zituen material didaktiko espezifikoak bere metodoaren garapena eta ezarpenerako funtsezko ardatza izan zen.

   Material hauek umearen jakin-mina areagotzeko eta ikasteko nahi horren bidez gidatzea dute helburua. Hortaz, Montessoriren materialak, haurraren garapen mentalari eta bere auto-eraketari laguntzen dioten tresnak dira. Umeek kontzeptu abstraktuen asoziazioaz ikasten dutena esperientzia sentsorial konkretu baten bidez ikastera laguntzen du, modu honetan, benetan ikasten ari da eta ez bakarrik memorizatzen. 
   Kontzeptu berrien xurgatze erraz eta arin hau umeak materiala bere kabuz eta nahi duen bezala manipulatu dezakeelako suertatzen da, inolako esku hartzerik gabe hezitzailearen partez, hala nola, tamainak, koloreak, formak, ehundurak, usainak, soinu musikalak, gustuak, etab. desberdintzeko gaitasuna garatzen du. Klase esperimentalak dira eta umeak bere esperientzietatik ikasten du.
   Honek guztiak beste ezaugarri berezi bat du, auto-zuzengarria dela. Beste hitzekin esanda; jarduera ezin da modu okerrean burutu. Haurrak jarduera oker egiten badu, espazio hutsak edota piezak soberan aurkituko ditu.
  Klasean, umeen nahien arabera, ikasgaiak indibidualtasunez edo taldeka landu ahal dituzte. Izan ere, taldeko lana borondatezkoa da, haurrak ez baitira jarduera bat egitera behartzen. Gainera, haurrak txikiak direnetik erabakiak hartzera motibatu dituztenez, arazoak konpondu, aukera egokiak hautatu eta haien denbora ondo  erabili oi dute.
   Helburu hauek lortzeko, hezitzaileek eskaintzen dituzten material bakoitzak funtzio bat du eta umearen garapena eta nahien arabera aurkezten dituzte. Materialak 4 eremuetan bereizi ahal dira:
·        Sentsoriala eta bizitza praktikoa.

Ukitu eta erlazionatu: Set hau egurrezko animaliek, beste hainbat formek eta hauek sartzeko piezak osatzen dute, baita piezak gordetzeko telazko poltsa bat.

3 urte baino gehiago dituzten haurrentzako oso egokia da haien koordinazioa eta trebetasun bisuala garatzeko formak eta figurak erlazionatuz
dibertitzen diren bitartean.

Montessoriren Dorre arrosa: Montessoriren dorre arrosa, arrosa argiz margotutako egurrezko 10  kubok osatzen duten ikasgaia da.
Koordinazioa eta zenbaki sistemaren oinarria garatzeko eta  dimentsioaren kontzientzia areagotzeko erabiltzen da.
Ekipoa ez da arrosaz margotuta egon behar, horrela ez bada, kuboen ikasgaia bezala ezagutua da.



·        Lengoaia.
Sinbolo gramatikalen taula: Taula honen bidez, modu erraz batean haurrak gramatikaren egiturak eta honen osagai desberdinak ulertzeko eta ikasteko gaitasuna landuko ditu.  Hala ere, taulak helburu horiek lortzeko jarduera ugari burutzeko aukera ematen du, hala nola, figura bakoitzaren adibidea asmatzea, esaldiak eratzea, etab.



Metalezko ahokadurak: Montessori idazketarekin erlazionaturiko mugimenduak aztertu zituen eta haurra idazketarako prestatzeko metalezko ahokadura hauek asmatu zituen. Metalezko ahokadurak hiru atzamarren mugimendua (pintza) sendotu egiten du eta eskumuturraren beharrezko mugimenduak koordinatzen ditu. Jarduera hau ukimenaren arintasuna eta marrazketa ariketen presio berdintasuna perfekzionatzen du. Metalezko ahokadurak diseinu geometrikoaren aukera mugagabeak eskaintzen dituzte.


·        Biologia eta geografia.
Biologia eta geografia ikasteko erabiltzen diren materialak egurrezko puzzleak dira. Bakoitza pieza kopuru desberdin batekin, alegia. Hemen hiru adibide jarri ditut.

1. Lore puzzlea:
2. Bederatzi planetako mapa:


3. Europako puzzle mapa


·        Matematikak.

Zenbakizko listoiak: Zenbaki listoiak umeari 1etik 10era kantitateak ezagutarazten dizkio, baita zenbaki hauen izenak ere. Materialaren esplorazioaren bitartez, haurrak hainbat kontzeptu barneratzeko gai izango da, adibidez, zenbakien sekuentzietan, 10eko konbinazioak eta oinarrizko aritmetika.

Kubo binomioa: (a + b) 3 formula aljebraikoren adierazpen konkretua da. Ekuazioaren faktoreak kuboz eta prismaz irudikatuta daude. Hasiera batean, haurrak kubo binomioa esplorazio aljebraikoa helburua duen jarduera burutzeko erabiltzen du.


Horrez gain, orokorrean material didaktikoek lau balore hauek maila altuagoan edo baxuagoan dutela esan dezakegu:
·        Balore funtzionala.
·        Balore esperimentala.
·        Egituraketa balorea.
·        Erlazio balorea.

Hau errealitatean nolakoa den ikusteko bideo batekin uzten dizuet.




MARIA MONTESSORI I

 Gaurkoan, Maria Montessoriri buruz hitz egingo dugu. Bi zatitan banatuko dugu bere pedagogia. Lehenengo honetan, bere historia,metodologia eta ardatz nagusienak aipatuko ditut. Bigarren zatian aldiz, berak sortutako materialen inguruko sarrera egingo dut.

Historia

 Maria Montessori 1870ean jaio eta 1952an hil zen. Mediku eta pedagogoa izan zen; haurrekin lanean aritu zen klinika psikiatriko batetan. Ume hauei terapia psikiatrikoen bidez bakarrik tratatzen zioten eta Montessorik marko berri bat proposatu zuen bide honetatik kanpo, heziketaren bidez eta metodologia berriekin orientabide psikopedagogiakoen bidez tratatu dezaketela.

  Emakume hau eskola berriaren bultzatzailetariko bat izan zen, goian aipatutako umeengan motibaturik. Bere teoriak pedagogia analisian oinarritzen zuen eta pedagogia analitikoa erabiliko zuen.
Metodologia
   Montessoriren metodologia puerozentrismoaren oinarrietan finkatzen da, banakotasunean eta norberaren hezkuntzan. Aldi berean, zentzumen eta adimen-prozesuen hezkuntza landu zituen modu esanguratsu batean. Adibidez honelako materialak erabiliz; dorre arrosa, taula sakoduna..
  Montessori haurraren garapen psikofisiologikoetan  oinarritu zen, horretarako eguneroko bizitzan erabili ahal ditugun objektu desberdinak (oihalak, platerak..) haurrengan ordenaren zentzua eta psikomotrizitatea garatzeko elementu bezala erabiltzen zituen.
 Bere metodoa  “eskola berria”  mugimenduaren barruan sartzen da. Haur jaio berriaren garapenetan zentratzen da, jaio bezain laster lehenengo 6 urteak garrantzitsuenak direla esanez. Hori dela eta, Montessori eskolak Haur Hezkuntzakoak izan dira, nahiz eta ondoren, Lehen eta Bigarren Hezkuntzara hedatuz joan diren.
  Gaur egun bizirik dagoen mugimendua izateaz gain, hedapen handi izaten jarraitzen du.

  Goiko argazkian, ikus dezakegu nola umeak haien kabuz jolasten eta ikasten ari diren, Montessori behatzen ari den bitartean.

Ardatz nagusiak
1)    Haurraren garapena
Mariak kontuan izaten du haurraren garapena ez dela lineala eta honen maila desberdinak sentsibilitate ezberdinaz hornituak daudela.
Hurrengo faseak bereizten ditu haurraren garapenari dagokionez:
-Haurtzako txikia (0-6 urte)
-Haurtzaro handia (6-12 urte)
-Nerabezaroa (12-18)
-Heldutasun gaztea (18-24 urte)
Garai sentigarri bakoitzak funtzio berri bat dakar, funtzio horiek, era nahasian izatetik, pixkanaka, era sinple eta argi batean ezartzera pasatuko dira.
Montessori idatzi zuenez, “ez zuen jeniorik sortu nahi, gizakiak dauzkan ahalmenak garatzeko aukerak eman baizik”. Horren arabera, berak esaten zuen 6 urteko haur batek biderketa, zatiketa .. ikasteko gai omen zela, oroimena erabili gabe. Hau da, material zehatza manipulatuz, adib: biderkatzeko taulak bereganatzea lortuko zuela.
2)    Zentzumen garapenaren printzipioa
Bere ustez eskua edo manipulazioa adimenaren faktorea garrantzitsu bat da, ideiak zentzumenetik datozen bezala, adimena esku jardueratik dator.
Haurrak mundua bereganatzeko bere zentzumen guztiak erabiltzen ditu. Honela objektuak aztertzeko, ikusten, manipulatzen, edo ahoan sartzen ditu.
Era berean Mariaren ustez, 6 urteko umeak kontzeptu abstraktuen bidean jar daiteke, material egokiz aritzen bada. Horrexegatik eskolako materialen garrantziaren zergatia. Metodo honek haurrak ukituz, ikusiz, entzunez, dastatuz, mugituz eta usainduz ikasten duenez, zentzumen horiek lantzeko materialak sortu zituen.
Horretarako ardatz didaktiko bat jarraitzen zuen; zentzumen pertzepzio sinpletik konposatuetara joatea, hau da haurren kanpoko mundutik barnealdera.
3)    Ikaslearen jarduera librearen printzipioa
Bizitza garapena eboluzionatzea da. Garapen hori gerta dezan giza baldintza ezinbestekoena askatasuna da.
Eskolan ematen den askatasun falta, hau da, umeak isilpean eta geldirik egon behar direla kritikatzen du Mariak, honela umeak pasiboak egiten direlako eta pasibitatean ez dago askatasunik, era berean barneko mundua ez da era egokian garatuko.
Montessori metodoa eskaintzen den eskoletan, askatasun psikologikoa norberaren diziplinan oinarrituz garatzen da. Ikasleek lan egiteko askatasuna daukate baina beti besteei oztopo egin gabe horretarako ordenak ezinbestekoak dira.
4)    Banakotasunaren printzipioa
Montessoriren metodoa norbanakoaren erritmoan oinarritzen da.
Irakasleak ez du irakatsi behar, haur bakoitza non dagoen ikusi eta bidea zuzendu baino.
Auto-hezkuntzaren prozesuan, ikasle bakoitzak materialak manipulatzearen bidez akatsak eta ondo egindako jardueraz konturatzen da. Irakasleak prozesu honetan bideratuko du, berarentzat material egokiak eskainiz.
Haurrei bere erritmoa jarraitzen usten badizkiegu, inoiz ez dute porrot egingo.
Talde heterogeneoak proposatu zuen, haien artean laguntzeko eta ikasteko. 

Hemen uzten dizuet Maria Montessoriri egindako elkarrizketa bat



Bideoaz gain, bere bizitzari buruzko pelikula bat dago Maria Montessori, una vida dedicada a los niños (Maria Montessori, una vita per i bambini da izen originala) izenekoa. Italian egin zen 2007.urtean eta Gianluca Maria Tavarellik zuzendu zuen. Web honetan pelikulari buruzko informazio gehiago lortuko duzue.