Atal honetan IKTko ikasgaian egindako ekintzen
laburpen bat aurkituko duzu
2014ko
urriaren 29.
Lehenengo klase eguna izan da gaurkoa, aurkezpen
eguna hain zuzen ere. Bertan, lau hilabete honetan egingo dugunaz hitz egin
dugu. Jarraian, gaiarekin hasi gara Web 2.0ren inguruan berbetan. Zer den, zein
ezberdintasun dauden web 1.0rekin eta abar. Horretarako, Iratxe Esanaola
Arribillaga, informatika ingeniariak idatzitako Euskara 2.0 testua irakurri
dugu, ostean laburpena eta hausnarketa bat egiteko eta IKTren inguruko galdera
batzuk erantzun ditugu. Hona hemen egindako lana:
EUSKARA 2.0 : ZER DA HORI?
Iratxe Esnaola
Arribillaga, informatikan ingeniaria, Gara egunkarian Euskara 2.0ri buruzko
artikulu bat idatzi du eta bertan, hain entzuna den bi zenbaki hauen inguruan
hitz egiten du.
Hasteko bi
zenbaki hauen esanahia azaltzen du honako azalpena emanez: 2.0 eta gisako
zenbaketa sistemak, softwaregintzan edo programa eta aplikazioen garapenean
erabiltzen dira gehien. Zenbaketak programa baten bertsioa definitzen du. aldaketa handiek 2.0 bertsioa ere
eragin dezakete, salto bakar batean. Beraz, 2.0 kontzeptuak iraultza
teknologiko bat suposatzen du. Jauzi bat. 2.0k egoera eta zerbitzu
berritzaileak dituen eremu eguneratu bat dakarkigu. Aldaketa hau bizitzako
esparru guztietan sartzen hari da, adibidez, publizitatean, hezkuntzan eta
politikan. Ondorioz, teknologia berriak eta Internet gure bizitza eta bizitzeko
modua aldatzen ari dira.
Ostean web 2.0ri
buruz hitz egiten du. 2.0 kontzeptua Internetetik datorrela dio. Tim 0’Reilly
irlandarrak Web 2.0 edo Internet 2.0 definitu zuen 2005. urtean. Internetek
bere sorreratik (1991) jasandako aldaketaren ondorio da kontzeptu berria. 15
urteotan, hasieran informazio iturri huts zen Internet, jendartearen
parte-hartzea eta elkarlana ahalbidetzen eta sustatzen dituen tresna bilakatu
da. Erabiltzaileak sarearen eraikuntzan inplikatzen dituen fenomenoa da Web
2.0. Erabiltzaileok edukiak modu azkar eta erraz batean sortzeko tresna andana
dugu sarean. Gutxieneko informatika ezagutzekin Interneten parte-hartzaile
aktibo eta kolaboratzaile bihur gaitezke. Espazio birtual kolektiboaren parte
izan gaitezke.
Hirugarren puntu
nagusi bezala euskararena daukagu. 2.0 gizarte honetan euskararen tokiaren
inguruan hausnartzen du. Teknologiak euskaratzearen beharra ikusten du egileak.
Eta euskara teknologien bidez munduratu. Euskarazko tresna propioak garatu eta
erabili behar ditugula dio. Bere ustez, euskarazko tresnak erabili eta
euskarazko edukiak irakurriz egingo baitiegu aurre Internet oinarri duen
globalizazioaren eragin kaltegarriei.
Eta ondorio bezala
bizitza 2.0ri buruz idazten du. Gizartean eman diren aldaketak hauek
geldiezinak eta saihestezinak dira. Eta, gainera, ez daude gure esku. Mundua
globalizatu egin da, guk hala desiratu gabe. Euskarak eta Euskal Herriak beren
txikitasunetik abiatuta handi izan behar duela munduan uste du. Eta
horretarako, teknologiak lagungarriak izan daitezke, ondo erabiltzen baditugu.
Guk uste baino aukera gehiago ematen dituzte eta guk uste baino eskuragarriago
ditugu. Beraz, mundu berri honetara egokitzea da gure bide bakarra.
Praktikarekin hasteko, Gmailarekin hasi gara lanean.
Askotan, mezua bidaltzeko eta jasotzeko erabiltzen dugu soilik. Gaurkoan,
plataforma honek eskaini ditzakeen hainbat baliabide erakutsi zigun irakasleak,
hala nola, etiketak jartzea, drive erabiltzea, alarmak jartzea, eta abar.
Klasearekin bukatzeko, lau hilabete honetan zehar
egin behar dugun blogari eman genion hasiera. Gmail kontuarekin, blogger atalean sartu eta bloga sortu
dugu. Horretarako gaia pentsatu behar izan dugu. Baldintza bakarra haur
hezkuntzarekiko erlazioa izan behar zuela zen. Nire kasuan, ez nuen asko
pentsatu eta pedagogiari buruz egitea erabaki nuen. Hau, haur hezkuntza ikasten
hasi nintzen lehenengo momentutik gehien gustatu zaidan gaia da. Horregatik, hainbat
pedagogo ezberdinen inguruko informazio eskaintzea erabaki nuen, sarrera
bakoitzean bat azalduz. Blogaren izenburua pedagogiekin
gora eta behera nahiz eta helbidea
http//pedagogiaaskatzaileak.blogspot.com.es izan.
Irakasleak bloga sortzeko eta baliabide ezberdinak
erabiltzen irakatsi zigun. Hala nola, zelan egiten diren sarrerak, nola jartzen
den izenburua, blogaren diseinua zelan aldatzen den eta abar. Egia esan nik ez
daukat gaitasun handirik ordenagailuei dagokionez, beraz, pausu hauek poliki
poliki eman nituen irakaslearen eta nire ikaskideen zuzenbideei esker. Eta
blogak sortzen bukatu genuen klasea.
2014ko
azaroaren 5a.
Bigarren klase honekin hasteko, taldeka jarri gara
web 2.0ri buruzko bideo batzuk ikusteko. Gure gelako taldekide bakoitzak bideo
ezberdin bat ikusi dugu. Gero, gure berezko taldetan batu eta bakoitzak besteei
ikusitakoa azaldu dio. Denak gai izan arren era ezberdinetan azalduta daude.
Nire kasuan, era formal batean azalduta zegoen, emakume bat power point baten
bidez azaltzen zuen zer zen web 2.0. Ariketa honekin bukatzeko txosten bat egin
dugu.
Jolastordua eta gero, bloga lantzen jarraitu dugu
honek eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen ikasten jarraituz. Adibidez,
argazkiak eta estekak eskegitzea. Blogeko lehenengo sarreretan ikus dezakezu
egindako saiakerak.
Blogarekin lan egin eta gero, lau hilabete
bukaerarako egin beharreko proiektuarekin hasi gara. Proiektuare izenburua edo
abiapuntua Zer egin dezaket IKT ikasgelan
sortzeko? da. Taldetan jarrita proiektuko lehenengo pausuak eman ditugu,
talde fitxa eta akta eginez hain zuzen ere. Baita ere, taldeko site-a sortu
dugu. Eta honekin bukatu dugu gaurko klasea.
2014ko
azaroaren 19a.
Gaur, identitate digitalari buruzko bost bideo
ikusi ditugu. Ostean, taldetan elkartu gara eta egelan dagoen gida bat
jarraituz hausnarketa bat egin dugu. Bertan, interneten jartzen dugun
informazioaren inguruan hitz egin dugu, ia kontziente garen eskegitzen dugunak
duen eragin eta ondorioez.
Ostean,
bloga hobetzeko teknikekin jarraitu dugu, hala nola, Vimeoko bideoak zelan
eskegitzen diren, gadget berri bat jartzen (Feed-a) eta common creativity
zeinua zelan jartzen den.
Behin
hau bukatuta, hezkuntzako blogen inguruko lan bat egin dugu taldeka eta
klasearen aurrean aurkeztu behar izan dugu. Lan honetan, blog motak, erabilerak
eta ezaugarriak azaldu ditugu.
Azkenik,
bukatzeko taldeka egin behar dugun siten inguruko informazio gehiago jaso dugu.
2014ko
azaroaren 26a.
Gaurko klasea sitearekin hasi dugu. Aurrera eramango
dugun proiektua plataforma honen bidez gauzatuko dugu. Lana ez da betiko erara
egingo, hau da, ez dugu paperean entregatuko ezta irakasleari email baten bidez
bidaliko, sitearen bidez ematen ditugun pausuak argitaratzen joango gara.
Taldekideak eta irakasleak soilik ikusteaz gain sitean sartzen den edozein
pertsonak ikus dezake, hau da, publikoa bilakatzen da.
Proiektu honen abiapuntua, aurreko egunean esan
bezala, IKTak geletan zelan integratzen diren izanik , gu talde eta profesional
bezala helburu hau zelan burutuko genuke azaldu eta definitu beharko dugu.
Hasteko, mapa kontzeptual batean jarri
dugu. Gero egoera eta helburuak kontutan hartuz hipotesiak planteatu
ditugu eta gure klaseko lanaren kronograma bat sortu dugu.
Talde guztiak puntu oriek bete eta gero, Jordi
Adell-ek gaitasun digitalari buruzko azalpenak ematen dituen bideo bat ikusi
dugu La competencia digital izenenekoa.
Hartutako apunteak erabiliz gaitasun digitalaren maparen kontzeptuala egin
dugu.
Klaseko azken saioa proiektuari eskaini diogu,hurrengo
pausua gure helburua lortzeko informazioa bilatzea izan da. Ikasgaiarekin
erlazionatuz, internetek eskaintzen digun Delicious izeneko baliabide bat
erabiltzen ikasi dugu. Bakoitzak kontu bat egin behar izan du eta lortzen zuen
informazioaren helbidea bertan gorde. Zazpi aukeratu eta horien artean bat
aukeratu eta azaldu behar izan dugu.
2014ko
abenduaren 3a.
Gaur, proiektuan zentratu gara. Hasteko, bakoitzak
aukeratutako web gunea beste taldekideei azaldu diegu eta gero laburpen guztiak
sitesera igo ditugu. Horietako bat klase aurrean azaldu behar izan dugu.
Ostean, egoera birdefinitzen hasi gara, gure
kideetako baten praktiketako egoera bat definitu dugu. Honen bidez
sinesgarritasuna ematen diogu eta esperientzia proiektua aurrera eramateko
erraztasunak ematen dizkigu. Horrekin batera, azken proiektuaren diseinua egin
dugu, egoeraren justifikazioa, gida didaktikoa eta proiektuaren azalpena eginez.
Proiektuarekin bukatzeko blog bat eta aurkezpena
egin dugu. Bloga, proiektuaren barneko ekintza bat da. Blog hau IKTak
integratzeko teknika bat da. Irakasleak idatziko luke eta guraso guztien eskura
egongo litzateke. Lau urteko gela
izenekoa da eta irakasleak gelan egiten dituzten ekintzen berri emango du.
Esteka honetan aurki dezakezue sortutako bloga.
Eta egun honekin bukatzeko aurkezpena egin dugu.
Hasteko proiktua laburtu eta Pow toon izeneko aurkezpen tresna erabili dugu.
2014ko
abenduaren 10a.
Hau klaseko azken eguna izan da eta aurkezpen eguna
izan da. Klaseko lehenengo saioan aurkezpenak prestatzen egon gara. Jolastordua
eta gero aurkezpenak egin ditugu klase aurrean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina