Gaurkoan, Maria Montessoriri buruz hitz egingo dugu. Bi zatitan banatuko dugu bere pedagogia. Lehenengo honetan, bere historia,metodologia eta ardatz nagusienak aipatuko ditut. Bigarren zatian aldiz, berak sortutako materialen inguruko sarrera egingo dut.
Historia
Maria Montessori 1870ean jaio eta 1952an hil zen. Mediku eta pedagogoa izan zen; haurrekin lanean aritu zen klinika psikiatriko
batetan. Ume hauei terapia psikiatrikoen bidez bakarrik tratatzen zioten eta
Montessorik marko berri bat proposatu zuen bide honetatik kanpo, heziketaren
bidez eta metodologia berriekin orientabide psikopedagogiakoen bidez tratatu
dezaketela.
Emakume hau eskola
berriaren bultzatzailetariko bat izan zen, goian aipatutako umeengan
motibaturik. Bere teoriak pedagogia analisian oinarritzen zuen eta pedagogia
analitikoa erabiliko zuen.
Metodologia
Montessoriren
metodologia puerozentrismoaren oinarrietan finkatzen da, banakotasunean eta
norberaren hezkuntzan. Aldi berean, zentzumen eta adimen-prozesuen hezkuntza
landu zituen modu esanguratsu batean. Adibidez honelako materialak erabiliz;
dorre arrosa, taula sakoduna..
Montessori
haurraren garapen psikofisiologikoetan
oinarritu zen, horretarako eguneroko bizitzan erabili ahal ditugun
objektu desberdinak (oihalak, platerak..) haurrengan ordenaren zentzua eta
psikomotrizitatea garatzeko elementu bezala erabiltzen zituen.
Bere
metodoa “eskola berria” mugimenduaren barruan sartzen da. Haur jaio
berriaren garapenetan zentratzen da, jaio bezain laster lehenengo 6 urteak
garrantzitsuenak direla esanez. Hori dela eta, Montessori eskolak Haur Hezkuntzakoak
izan dira, nahiz eta ondoren, Lehen eta Bigarren Hezkuntzara hedatuz joan diren.
Gaur egun bizirik
dagoen mugimendua izateaz gain, hedapen handi izaten jarraitzen du.
Goiko argazkian, ikus dezakegu nola
umeak haien kabuz jolasten eta ikasten ari diren, Montessori behatzen ari den
bitartean.
Ardatz nagusiak
1) Haurraren
garapena
Mariak kontuan
izaten du haurraren garapena ez dela lineala eta honen maila desberdinak
sentsibilitate ezberdinaz hornituak daudela.
Hurrengo faseak
bereizten ditu haurraren garapenari dagokionez:
-Haurtzako txikia
(0-6 urte)
-Haurtzaro handia
(6-12 urte)
-Nerabezaroa
(12-18)
-Heldutasun gaztea
(18-24 urte)
Garai sentigarri
bakoitzak funtzio berri bat dakar, funtzio horiek, era nahasian izatetik,
pixkanaka, era sinple eta argi batean ezartzera pasatuko dira.
Montessori idatzi
zuenez, “ez zuen jeniorik sortu nahi, gizakiak dauzkan ahalmenak garatzeko
aukerak eman baizik”. Horren arabera, berak esaten zuen 6 urteko haur batek
biderketa, zatiketa .. ikasteko gai omen zela, oroimena erabili gabe. Hau da,
material zehatza manipulatuz, adib: biderkatzeko taulak bereganatzea lortuko
zuela.
2) Zentzumen
garapenaren printzipioa
Bere ustez eskua
edo manipulazioa adimenaren faktorea garrantzitsu bat da, ideiak zentzumenetik
datozen bezala, adimena esku jardueratik dator.
Haurrak mundua
bereganatzeko bere zentzumen guztiak erabiltzen ditu. Honela objektuak
aztertzeko, ikusten, manipulatzen, edo ahoan sartzen ditu.
Era berean
Mariaren ustez, 6 urteko umeak kontzeptu abstraktuen bidean jar daiteke,
material egokiz aritzen bada. Horrexegatik eskolako materialen garrantziaren
zergatia. Metodo honek haurrak ukituz, ikusiz, entzunez, dastatuz, mugituz eta
usainduz ikasten duenez, zentzumen horiek lantzeko materialak sortu zituen.
Horretarako ardatz
didaktiko bat jarraitzen zuen; zentzumen pertzepzio sinpletik konposatuetara
joatea, hau da haurren kanpoko mundutik barnealdera.
3) Ikaslearen
jarduera librearen printzipioa
Bizitza garapena
eboluzionatzea da. Garapen hori gerta dezan giza baldintza ezinbestekoena
askatasuna da.
Eskolan ematen den
askatasun falta, hau da, umeak isilpean eta geldirik egon behar direla
kritikatzen du Mariak, honela umeak pasiboak egiten direlako eta pasibitatean
ez dago askatasunik, era berean barneko mundua ez da era egokian garatuko.
Montessori metodoa
eskaintzen den eskoletan, askatasun psikologikoa norberaren diziplinan
oinarrituz garatzen da. Ikasleek lan egiteko askatasuna daukate baina beti
besteei oztopo egin gabe horretarako ordenak
ezinbestekoak dira.
4) Banakotasunaren
printzipioa
Montessoriren
metodoa norbanakoaren erritmoan oinarritzen da.
Irakasleak ez du
irakatsi behar, haur bakoitza non dagoen ikusi eta bidea zuzendu baino.
Auto-hezkuntzaren
prozesuan, ikasle bakoitzak materialak manipulatzearen bidez akatsak eta ondo
egindako jardueraz konturatzen da. Irakasleak prozesu honetan bideratuko du,
berarentzat material egokiak eskainiz.
Haurrei bere
erritmoa jarraitzen usten badizkiegu, inoiz ez dute porrot egingo.
Talde
heterogeneoak proposatu zuen, haien artean laguntzeko eta ikasteko.
Hemen uzten dizuet Maria Montessoriri egindako elkarrizketa bat
Bideoaz gain, bere bizitzari buruzko pelikula bat dago Maria Montessori, una vida dedicada a los niños (Maria Montessori, una vita per i bambini da izen originala) izenekoa. Italian egin zen 2007.urtean eta Gianluca Maria Tavarellik zuzendu zuen. Web honetan pelikulari buruzko informazio gehiago lortuko duzue.
Informazioa web hauetatik atera dut:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina