Paulo Reglus Neves Freire Rezife (Pernambuco hiria, Brasil) izeneko herrixkan jaio zen 1921. urtean. Bera bizi zeneko testuinguru soziala txirotasun handikoa izateak erabateko eragina izango du bere ideiak aurrera eramateko orduan. Rezifeko herrian bertan burutuko ditu oinarrizko ikasketa eta unibertsitate mailako formakuntza (Zuzenbide Fakultatean). Baina esperientzia hori, ordea, bertan behera geratuko da 1964ko Estatu militarraren kolpea dela eta. Ondorioz, 1964-69 urte bitartean Txilen erbesteratuko da.
1969an UNESCOko kide izendatuko dute, Harvardeko Unibertsitatean (EEBBetan) eskolak emango dituelarik.
Bera sortzaileetariko "Langileen Partiduak", 1989an udal hauteskundeak irabazi zuen. Momentu horretan, Freire Sao Paulo hiriko Hezkuntzako idazkari izendatuko dute, kargu horretan 1991ra arte egongo delarik.
1992-97 bitartean Unibertsitatera itzuliko da berriro eta "Doctor Honoris Causa" izendatuko dute. Bere konpromiso politiko eta sozialak urte horietako bere azken lanetan islatuko dira. Azkenik, 1997ko maiatzaren 2an bere bizitzako azken arnasa emango du.
Bere lana ondo ulertzeko ez zait bere hitzetatik entzutea baino ideiarik hoberik bururatzen.
Helbide honetan Freireri egindako beste elkarrizketa bat aurki dezakezu eta beste honetan informazio iturria.
Loris Malaguzzi
Italiako Correggio herrian jaio zen, 1020. urtean. Hezkuntzan lizentziatu eta
gero, Reggio Emilian bizi izan zen, eta han ikertu, esperimentatu eta burutu
zituen haurrekin (0-6 urtekoekin), gurasoekin eta hezitzaileekin
erlazionatutako bere esperientziak 55 urtean. Horren guztiaren ondotik eratu
zuen bere lan pedagogikoa, haurraren gaitasunei eta bere harreman sozialei
buruzkoa. Gaur egun unibertsala den lan pedagogikoa da.
Malaguzzik
berak ere bidaia asko egin zituen Europan eta AEBn hitzaldiak eta mintegiak
eginez. 1972an Lego saria jaso zuen, munduko edozein lekutan haurren bizi
kalitatea hobetzeko lana egiten duten pertsonaia eta instituzioak saritzen
dutena hain zuzen eta 1993an Chicagon Pedagogiako pertsonai bikainak saritzen
dituen Kohl saria eman zioten.
1994ko
urtarrilaren 30an hil zen, baina ordura arte lanean jarraitu zuen hainbat
proiektutan, betiere helburu bakar batekin: Edonongo haur, gizon eta emakume
guztien gaitasunak garatzeko borrokatzea.
Oinarri teorikoak eta planteamendu pedagogikoa
Hiriarekin oso lotua dagoen proiektua
Malaguzziren ikuspegi pedagogikoa ez dago soilik
haurrarengan zentratua, nahiz eta haurra izan antolamendu filosofiko honen
protagonista. Hezkuntza beretzat sistema bat zela esan dezakegu, non haurrak,
helduak, inguruneak, familiak eta eskolak elkarreragin askotarikoa osatzen
duten. Ondorioz, bere helburu pedagogietako bat hiriarekiko gertutasuna
eguneroko lanean islatzea izan zen. Horregatik zioen eskola hirira ekarri behar
zela. “ Guk, haurrek eta taldeek, eskolako gauzak kamioi batean kargatzen
genituen eta eskola eta erakusketak aire librean egiten genituen… Jendeak
ikusi, haritu eta galdetu egiten zuen. Eskolak bere barruan itxita ez
gelditzeko obligazio eta erantzukizuna du. Ireki eta hedatu egin behar du
esperientziak erakutsiz, hiriak ezagutu dezan zer egiten den bertan.”
Abiapuntua haurra da
Haurrekin lan egiteak, hasiera batean, bi ideia ditu
berekin: Alde batetik, etengabe proiektatzen aritzea eta etorkizunean
konfiantza izatea. Haurtzaroa eraikitzeko garai bat da eta bertan gizakiak bere
existentziaren eta aldaketa politiko eta sozialen benetako protagonista dela
sentitu behar du, ez baita berorien ikusle hutsa.
Bestetik, entzutearen eta errespetuaren arteko erlazioa.
Ezin daiteke entzun errespetatu gabe, eta ezin daiteke inor errespetatu entzun
gabe.
Epaitu gabe entzutea eta behatzea da haurraren gaitasunak
ezagutzeko eta haurtzaroaz horren irudi erretorikoa ez osatzeko modurik
egokiena. Eta ondorioz, ardura etikoa kontuan hartuta, entzuteak entzute horren
ondorioz hezkuntza praktika aldatzeko prest egotea esanahi du. Horregatik,
Lorisentzat errespetua, haurtzaro garaiari errespetua izatea zela esan
dezakegu: Estimulazio goiztiarreko metodoak gorrotatzen zituen, ikaskuntzaren
erritmo naturala bortxatuz, bezatzearen bidez lortutako ikaskuntzak
nabarmentzea dutelako helburu. Malaguzzik, elkarrizketen eta kulturan
oinarritutako jakintzari esker, heltze eta garatze garaiei itxaroteko eta
horiek errespetatzeko ideia bultzatzen saiatu zen.
Hezitzailearen papera
Haurrak euren ezagutza eraikiz doaz, ikasiz, eta hori ez
du helduak gidatu behar, euren artean ikas dezakete. Haurrek badakite euren
artean erlaziona dezaketela. Beraz, helduek hori posible egiteko espazioak
sortu behar dituzte. Gauzak horrela hezitzailea haurraren laguntzaile bihurtzea
da. Malaguzziren ustez, hezitzaileak egin behar duena zera da: zentroan edo
eskolan kokatu, ezagutzaren eta testuinguruaren zati bat baino ez baita.
Haurrak bere lagunekiko, espazioarekiko, materialekiko…harremanetan edo
erlazioan hazten dira, eta baita helduarekiko harremanetan. Horregatik,
hezitzaileak arreta handiz zaindu behar du haurrarekiko erlazioa, euren harreman
propioak oztopa ez ditzan. Garrantzitsua da haurraren ikuspegia ezagutzea,
enpatiaz ikustea, parte hartuz, eta noski, haurra ikusgai egotea. Beste modu
batera esanda, funtsezkoa da haurrak ikustean, garatzen dituzten estrategiak
behatzean, nola hitz egiten duten ikustean, zein hizkuntza erabiltzen duten
ohartzea… hunkitzea. Gakoa zera da: helduak etengabeko jakin-mina mantendu
behar dutela haurraren aurrean.
Familien parte-hartzea
Funtsezkoa elementua da Reggio Emiliako haur eskoletan
familien parte-hartzea. Etengabeko sare arina dago, guraso irakasle eta haurren
artean eta horretarako bitarteko bat baino gehiagoz baliatzen dira:
dokumentazioa, egunero zentrora egiten dituzten bisitak, bilerak, gauzak
muntatzeko luzatzen duten laguntza…
Reggio Emilian argi dute ezin direla gurasoak eskoletako
atetik at utzi, jakinik batzuetan molesta dezaketela. Apustua zera da: aitak
eta amak eskolaren tresna bihurtzea hiriaren barnean. Hori da Reggio Emilian
egunero aurrera eramaten duten apustua; herritartasun zentzu bat mantentzea
helduekin euren seme alaben esperientziaren bitartez. Horregatik oso
garrantzitsua da lotura mantentzea zeren komunitateko proiektu bat da eta
komunitateak du horren erantzukizuna, protagonista askorekin, indibidualtasun
askorekin, helburuari zuzeneanbegiratzeko gaitasunarekin. Proiektua edo esperientzia ezin da
emaitzekin edo nozioen ezagutzarekin neurtu, baizik eta herritartasunaren
eraikuntzarekin. Horregatik da
funtsezkoa denen arteko harremana mantentzea eta denak partaide sentitzea.
Dokumentazioa
Dokumentazioa oinarrizko elementua da ikasketa prozesua
ezagutzeko. Dokumentazioa haurrek egiten dituzten galderak, egiten ari diren
lanak eta kezkagarria den guztia ulertzen lagun dezaketen elementu guztiak
dira: oharrak, irudiak, argazkiak, bideoak…Ez da helduak haurrari buruz egiten
duen argazkia, helduak haurrarekin batera eraikitzen duen argazkia baizik,
haurraren ikuspegia aintzat hartuz. Nolabait esateko, eztabaida baten abiapuntu
bihurtzen da dokumentazioa eta konbergentzia batera iristen da haurrak ere bere
ikuspegia azaltzeko aukera duelako eta heldua berari buruz egiten ari den
irudia ulertzeko. Beti haurraren eta helduen artean partekatutako ekintza da.
Dokumentazioak informazioa ematen du eta
haurrak ardatz berean birkokatzeko balio du. Hau da, haurraren ikasketa
prozesuari buruzko eztabaidarako oinarri izan daiteke.
Tailerra eta tailerista
Reggio Emiliako haur eskola bakoitzak tailer bat du bere
taileristarekin. Malaguzzik sortu zuen
figura da taileristarena. Pertsona bakoitzak bere ikuspuntua duela haurrak
ikusteko pentsatzen zuen eta hezitzaileak, euren formazioaren eta
deformazioaren ondorioz, haurra era
zehatz batera ikusten zutela. Hau saihestu ahal izateko, aldamenean beste norbait
behar zela ohartu zen, ikusten dugunaren beste ikuspuntu bat emango digun
norbait. Beraz, arte formazioaren bidez estereotipoak hautsiko dituen pertsona
da tailerista. Artea ez da haurrek Artea ikasteko erabiltzen, baizik eta
errekurtso edo estrategia bezala erabiltzen da gauzak beste era batera
ikusteko.
Hezitzaileak eta taileristak elkarlanean jarduten dute
behatzearekin batera dokumentazioa bilduz, aztertuz eta hausnartuz. Horrela
ezinbestean bakoitza aberastu egiten da besteak planteatzen dizkion
ikuspuntuekin.
Proiektuekin egiten dute lana
Haurrekin gaiak lantzeko orduan proiektuetan oinarritzen
dira, eta ez programazioan. Proiektuak haurrak ezagutzeko egiten dira eta
orduan beren kultura, ideia eta irudizkoetatik abiatu behar dute. Ondoren,
behaketa, ikerketa eta dokumentazioaren bidez lantzen da proposatutakoa, horren
gainean hausnartzeko, eztabaidatzeko eta hobetzeko. Programazioaren eta
proiektuen arteko desberdintasuna zera da: programazioa aurrez zehazten da
haurrak lortu behar dituen helburuen eta horiek gauzatzeko egin behar dituen
ekintzen bitartez; proiektua, aldiz, zehaztu gabea da. Ondorioz, proiektuak eta
haurraren eraikuntza eta ikasketa prozesuak nola garatuko diren aurrez jakitea
ezinezkoa da. Adibide batekin argiago ikusiko da desberdintasuna:
Reggio Emiliako eskola batean mahai bat egin behar zen
eta haurrei ea diseinatzeko gai ziren galdetu zitzaien, gero guztiak bat
eraikitzeko. Baiezkoaren ondoren diseinatzeari ekin zioten. Horretarako erabili
zituzten bideak, bilatu zituzten estrategiak, neurriak emateko moduak… aurrez
jakitea ezinezkoa zen. Batek oinetakoekin neurtu behar zela esaten zuen, baina
orduan ohartu ziren oinetako guztiak ez zirela berdinak. Horrela, neurtzeko
oztopoekin topo egin zuten, beraiek bakarrik, hezitzaileek bideratu gabe.
Programazioan oinarritu izan balira “metroa zer den ikasi
beharko lukete” eta beraz ariketa eta ekintza desberdinak planteatuko zituzten
hori ikasteko. Modu horretara, haurrek oinekin neurtzeko duten kultura guztia
galdu egingo zuten.
Haurraren munduko gertaerak sare formakoak izan behar
dutela dio bere lanetan, hau da, ez dutela zentzu bakar batean erlazionatu
behar. Pentsamendu saretua bere hezkuntza jardueraren oinarria da. Sentitzea,
pentsatzea eta ekitea gertaera saretuak dira; ez dira bereiztuak gertatzen, ez
dugu lehenago sentitu egiten, gero pentsatu eta gero ekin. Aldi beren sentitu,
pentsatu eta ekiten dugu.
Bideo honetan Loris Malaguzzik idatzitako poemaren bideoa, Umearen ehun lengoiak
Honako zerrenda honetan informazio gehigarria dago.
Rudolf Steiner, 1861ko otsailaren 27an
jaio zen, gaur egungo Kroazian. Bere aita trenbideen funtzionarioa zen eta bere
haurtzaroan zehar aitak bidaltzen zuten inguru naturaletan hazi zen. Era berean, Goethe ikerketen metodoa jarraitu zuen.
Esperimentuak eta behaketak egiten zituen naturari buruz, honen ondorioz, bere
lanaren inspirazio iturri bihurtu
zen.
Urte batzuetan
zehar, hezitzaile moduan lan egiten zuen. Bere ikasle batek “hidrozefalikoa”
zen eta adituek ikasketentzako gaitasun eza zuela diagnostikatu zuten.
Steinerrek aldiz, bere pedagogia sistemari esker, hain handia izan zen umearen
hobekuntza, 2 urteren bueltan eskola normal batean hasi zen eta medikuntzan
lizentziatu egin zen. 1899 eta 1904 urteen
artean Liebknecht-eko Helduen
Formaziorako Langileen Eskolan lan egin zuen.
1919an Sttutgarreko Waldorf Astoriako
zigarro fabrikan lan egiten hasi zen. Hainbat eraso sufritu zituen.
Hitler boterean zegoenean, Steiner judutarra zela esan zuten eta Berlineko
egoitzatik ihes egin zuen. Goetheanumgaldu ostean, gaixotasun etaahulezi
sintomak edukitzen hasi zen. Baina 1925an
hil egin zen Suitzan.
Oinarri teorikoak eta planteamendu pedagogikoa
Waldorf
pedagogiaren ezaugarriak:
ØAskatasuna oinarrizko baldintza da
bizitza kultural sortzailea edukitzako. “Eskola libreak” izendatzen dira, euren
egiteko nagusia haurrak askatasunean heztea delako. Gizaki errespetutsuak
izateko behar dituzten tresnak jasotzen dituzten.
ØNaturarekiko
harremanakizugarrizko
garrantzia du. Gizakiak naturarekin eta inguruarekin duen harremanaren
kontzientzia hartzeari garrantzia ematen diote, horregatik adibidez, urtaroen
erritmoa eta ezaugarriak gertutik bizitzen dituzte.
ØHaurraren
erritmoa errespetatzen da.Bizitzako
beharrei erantzuteko, haren erritmoa eta garapen naturala errespetatzen duen
pedagogian oinarritzen dira.
ØHaurra
da ekintza eta une guztien erdigune. Heziketak helburu bat du: haurraren garapen korporalean,
psikologikoan eta kognitiboan laguntzea autonomoa izan dadin, eta horrela,
heldua denean iniziatiba edukitzeko eta libreki hautatzeko gai izan dadin.
Hemen aurki dezakezue Mexikoko hiriko Inlakesh eskolan grabatutako dokumentala
eta hemen waldorf pedagogiari buruzko informazio gehiago:
Ovidio Decroly, belgikarra, (1871-1932) medikuntzan, pedagogian eta
psikologian aritu zen. Bere bizitzan zehar hiru instituzio garrantzitsu sortu
zituela esan dezakegu. 1901-ean Hezkuntza Bereziko Institutua sortu zuen.
Institutu honetan, Decroly-k haur “irregularra” hezi eta aztertu zuen eta
iraultza pedagogikoa hasteko asmoa zuen. Izandako arrakastaren ondorioz, L´Ermitage
eskola eraiki zuen Bruselasen. Bertan, haurren garapen biologikoa eta higiene
egokia lortzea zuen helburu. Eskola honen antolaketak, garrantzi handia ematen
zion askatasunari eta erantzukizunari besteak beste. Ikastetxe honetan 6-12
urte bitarteko ikasleen heziketaz arduratu zen. 1905ean Umezurtzen Etxea ireki
zuen lehen mundu gerraren ondorioz babesik gabe gelditu ziren haurrentzako.
Brabanteko Haur Elbarrientzako Institutuko zuzendaria izendatu zuten
1919an. Heziketa bereziko haurrentzako
metodologia pedagogiko zehatza aztertu zuen eta gero, ume normalekin
aplikatzen hasi zen Belgikako eskola publikoetan. Decrlolyren eskoletako
hezkuntzaren xedea haurra bizitzarako prestatzea da, bere bizitza
indibidualerako nahiz bere gizarte bizitzarako.
Bere metodoak Europan izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Estatu Batuetara
hedatu zen. Herrialde honetan, Dewey ezagutu eta bere influentziak jaso zituen.
Biek hezkuntzan aktibitatearen garrantzia defendatzen zuten.Decroly -ren metodoaren oinarri teorikoak sei printzipioetan banatzen dira: - Printzipio bitalista: Ikerketa
horretan, haurraren interesetan eta bera bizitako errealitateak
errepresentatzen duenarekin zentratzen da. Bere doktrinaren jatorria L´Ermitage
eskolaren lemarekin “ eskola bizitzarako eta bizitzagatik” adierazten zuen.
Bere metodoaren ideia nagusia haurraren errespetuan oinarritzen da. - Askatasunaren printzipioa: Ikasleen autonomia errespetatzean datza,
irakaslearen papera mugatuz. Hau da, irakasleak ingurunea prestatu behar du
haurrak bere garapena sustatzeko. - Indibidualizazio printzipioa: Haurraren
askatasunean laguntzeko beharrezkoa da aktibitate pertsonalean, zuzenean eta
indibidualizatuan lan egitea. Haurrak bere gaitasun, interes edota zaletasunen
arabera, nahi dituen lanak egitea aukeratzeko askatasuna izatea, bere gelak
errepresentatzen(jokatzen) duen komunitatearekin kontaktua galdu gabe. - Ekintzaren printzipioa: Ikuspegi
psikologikoan oinarritzen da printzipio hau. Honen arabera, haurraren jarduera
nagusia aktibitatea eta mugimendua dela esan dezakegu. Hauekin geroan arazo
sozialak konpondu ahal izango dute. - Intuizioaren printzipioa: Haurrak hobeto
ikasiko ditu ikusitako eta esperimentatutako kontzeptuak hitz soilekin
azaldutakoa baino. Gainera, gizakion kuriositatea eta arreta gehituz joango da
mundu fisiko eta sozialarekin harremanean jartzen denean. - Globalizazioaren printzipioa: Haurrek,
osotasunean ikasiko dituzte kontzeptuak eta ez zehaztasunez. Globalizazio
printzipioarekin lan eginez, aktibitate mentalak hurrengo gaitasunak garatzen
ditu: pertzepzioa, oroitzapenak, pentsamenduak, arrazonamenduak, adierazpenak
eta ekintzak. O. Decroly-ren materialak eta
bakoitzaren ezaugarriak. Decroly-k garrantzi handia ematen zion metodo ideo-bisualari, ikus zentzumenari
entzumenari baino, hau da, ortografia akatsak hitzekin zuzendu beharrean,
sinboloekin edota marrazkiekin zuzendu behar zirela esaten zuen, horrela ikasleek
ikasgaiak bizipenekin ikasiko lituzkete eta ez
entzutearekin bakarrik. Hona hemen pedagogo honek ortografia lantzeko
planteatzen zuen materialen adibide bat.
Lehen aipatu dugun bezala, globalizazio printzipioan haurrek osotasuneanikasiko dituzte kontzeptuak eta ez zehaztasunez. Hona
hemen erabiltzen diren material batzuen adibide batzuk printzipio honetan lan
egiteko.
Bigarren zati honetan, aurrekoa esan bezala Maria Montessoriren pedagogiarekin jarraituko dut. Atal honetan bere materialaz hitz egingo dut.
Montessorik
haurtzaro zoriontsua izateko ingurugiroa bilatzen zuen, non guztia umeen
aukeren eta garapen mailen arabera egon behar zen egokituta. Horretarako
espazioa eta objektuak moldatzen hasi zen. Izan ere, asmatu zituen material
didaktiko espezifikoak bere metodoaren garapena eta ezarpenerako funtsezko
ardatza izan zen.
Material hauek umearen
jakin-mina areagotzeko eta ikasteko nahi horren bidez gidatzea dute helburua.
Hortaz, Montessoriren materialak, haurraren garapen mentalari eta bere
auto-eraketari laguntzen dioten tresnak dira. Umeek kontzeptu abstraktuen
asoziazioaz ikasten dutena esperientzia sentsorial konkretu baten bidez
ikastera laguntzen du, modu honetan, benetan ikasten ari da eta ez bakarrik
memorizatzen.
Kontzeptu berrien xurgatze erraz eta arin hau umeak
materiala bere kabuz eta nahi duen bezala manipulatu dezakeelako suertatzen da,
inolako esku hartzerik gabe hezitzailearen partez, hala nola, tamainak,
koloreak, formak, ehundurak, usainak, soinu musikalak, gustuak, etab.
desberdintzeko gaitasuna garatzen du. Klase esperimentalak dira eta umeak bere
esperientzietatik ikasten du.
Honek guztiak
beste ezaugarri berezi bat du, auto-zuzengarria dela. Beste hitzekin esanda;
jarduera ezin da modu okerrean burutu. Haurrak jarduera oker egiten badu,
espazio hutsak edota piezak soberan aurkituko ditu.
Klasean, umeen
nahien arabera, ikasgaiak indibidualtasunez edo taldeka landu ahal dituzte.
Izan ere, taldeko lana borondatezkoa da, haurrak ez baitira jarduera bat
egitera behartzen. Gainera, haurrak txikiak direnetik erabakiak hartzera motibatu
dituztenez, arazoak konpondu, aukera egokiak hautatu eta haien denbora
ondo erabili oi dute.
Helburu hauek
lortzeko, hezitzaileek eskaintzen dituzten material bakoitzak funtzio bat du
eta umearen garapena eta nahien arabera aurkezten dituzte. Materialak 4
eremuetan bereizi ahal dira:
·Sentsoriala
eta bizitza praktikoa.
Ukitu eta erlazionatu:Set hau
egurrezko animaliek, beste hainbat formek eta hauek sartzeko piezak osatzen
dute, baita piezak gordetzeko telazko poltsa bat.
3 urte baino gehiago dituzten
haurrentzako oso egokia da haien koordinazioa eta trebetasun bisuala garatzeko
formak eta figurak erlazionatuz
dibertitzen diren bitartean.
Montessoriren Dorre arrosa:Montessoriren
dorre arrosa, arrosa argiz margotutako egurrezko 10 kubok osatzen duten ikasgaia da.
Koordinazioa eta zenbaki sistemaren
oinarria garatzeko eta dimentsioaren kontzientzia
areagotzeko erabiltzen da.
Ekipoa ez da arrosaz margotuta egon behar, horrela ez
bada, kuboen ikasgaia bezala ezagutua da.
·Lengoaia.
Sinbolo
gramatikalen taula:Taula honen bidez, modu erraz batean
haurrak gramatikaren egiturak eta honen osagai desberdinak ulertzeko eta
ikasteko gaitasuna landuko ditu. Hala
ere, taulak helburu horiek lortzeko jarduera ugari burutzeko aukera ematen du,
hala nola, figura bakoitzaren adibidea asmatzea, esaldiak eratzea, etab.
Metalezko ahokadurak:Montessori
idazketarekin erlazionaturiko mugimenduak aztertu zituen eta haurra
idazketarako prestatzeko metalezko ahokadura hauek asmatu zituen. Metalezko ahokadurak hiru
atzamarren mugimendua (pintza) sendotu egiten du eta eskumuturraren beharrezko
mugimenduak koordinatzen ditu. Jarduera
hau ukimenaren arintasuna eta marrazketa ariketen presio berdintasuna
perfekzionatzen du. Metalezko ahokadurak diseinu geometrikoaren aukera
mugagabeak eskaintzen dituzte.
·Biologia
eta geografia.
Biologia
eta geografia ikasteko erabiltzen diren materialak egurrezko puzzleak dira. Bakoitza pieza kopuru desberdin batekin, alegia. Hemen hiru adibide jarri
ditut.
1. Lore puzzlea:
2. Bederatzi planetako mapa:
3. Europako puzzle mapa
·Matematikak.
Zenbakizko listoiak:Zenbaki
listoiak umeari 1etik 10era kantitateak ezagutarazten dizkio, baita zenbaki
hauen izenak ere. Materialaren esplorazioaren bitartez, haurrak hainbat
kontzeptu barneratzeko gai izango da, adibidez, zenbakien sekuentzietan, 10eko
konbinazioak eta oinarrizko aritmetika.
Kubo binomioa:(a +
b) 3 formula aljebraikoren adierazpen konkretua da.
Ekuazioaren faktoreak kuboz eta prismaz irudikatuta daude. Hasiera batean,
haurrak kubo binomioa esplorazio aljebraikoa helburua duen jarduera burutzeko
erabiltzen du.
Horrez gain,
orokorrean material didaktikoek lau balore hauek maila altuagoan edo baxuagoan
dutela esan dezakegu:
·Balore
funtzionala.
·Balore
esperimentala.
·Egituraketa
balorea.
·Erlazio
balorea.
Hau errealitatean nolakoa den ikusteko bideo batekin uzten dizuet.
Gaurkoan, Maria Montessoriri buruz hitz egingo dugu. Bi zatitan banatuko dugu bere pedagogia. Lehenengo honetan, bere historia,metodologia eta ardatz nagusienak aipatuko ditut. Bigarren zatian aldiz, berak sortutako materialen inguruko sarrera egingo dut.
Historia
Maria Montessori 1870ean jaio eta 1952an hil zen. Mediku eta pedagogoa izan zen; haurrekin lanean aritu zen klinika psikiatriko
batetan. Ume hauei terapia psikiatrikoen bidez bakarrik tratatzen zioten eta
Montessorik marko berri bat proposatu zuen bide honetatik kanpo, heziketaren
bidez eta metodologia berriekin orientabide psikopedagogiakoen bidez tratatu
dezaketela.
Emakume hau eskola
berriaren bultzatzailetariko bat izan zen, goian aipatutako umeengan
motibaturik. Bere teoriak pedagogia analisian oinarritzen zuen eta pedagogia
analitikoa erabiliko zuen.
Metodologia
Montessoriren
metodologia puerozentrismoaren oinarrietan finkatzen da, banakotasunean eta
norberaren hezkuntzan. Aldi berean, zentzumen eta adimen-prozesuen hezkuntza
landu zituen modu esanguratsu batean. Adibidez honelako materialak erabiliz;
dorre arrosa, taula sakoduna..
Montessori
haurraren garapen psikofisiologikoetan
oinarritu zen, horretarako eguneroko bizitzan erabili ahal ditugun
objektu desberdinak (oihalak, platerak..) haurrengan ordenaren zentzua eta
psikomotrizitatea garatzeko elementu bezala erabiltzen zituen.
Bere
metodoa “eskola berria” mugimenduaren barruan sartzen da. Haur jaio
berriaren garapenetan zentratzen da, jaio bezain laster lehenengo 6 urteak
garrantzitsuenak direla esanez. Hori dela eta, Montessori eskolak Haur Hezkuntzakoak
izan dira, nahiz eta ondoren, Lehen eta Bigarren Hezkuntzara hedatuz joan diren.
Gaur egun bizirik
dagoen mugimendua izateaz gain, hedapen handi izaten jarraitzen du.
Goiko argazkian, ikus dezakegu nola
umeak haien kabuz jolasten eta ikasten ari diren, Montessori behatzen ari den
bitartean.
Ardatz nagusiak
1)Haurraren
garapena
Mariak kontuan
izaten du haurraren garapena ez dela lineala eta honen maila desberdinak
sentsibilitate ezberdinaz hornituak daudela.
Hurrengo faseak
bereizten ditu haurraren garapenari dagokionez:
-Haurtzako txikia
(0-6 urte)
-Haurtzaro handia
(6-12 urte)
-Nerabezaroa
(12-18)
-Heldutasun gaztea
(18-24 urte)
Garai sentigarri
bakoitzak funtzio berri bat dakar, funtzio horiek, era nahasian izatetik,
pixkanaka, era sinple eta argi batean ezartzera pasatuko dira.
Montessori idatzi
zuenez, “ez zuen jeniorik sortu nahi, gizakiak dauzkan ahalmenak garatzeko
aukerak eman baizik”. Horren arabera, berak esaten zuen 6 urteko haur batek
biderketa, zatiketa .. ikasteko gai omen zela, oroimena erabili gabe. Hau da,
material zehatza manipulatuz, adib: biderkatzeko taulak bereganatzea lortuko
zuela.
2)Zentzumen
garapenaren printzipioa
Bere ustez eskua
edo manipulazioa adimenaren faktorea garrantzitsu bat da, ideiak zentzumenetik
datozen bezala, adimena esku jardueratik dator.
Haurrak mundua
bereganatzeko bere zentzumen guztiak erabiltzen ditu. Honela objektuak
aztertzeko, ikusten, manipulatzen, edo ahoan sartzen ditu.
Era berean
Mariaren ustez, 6 urteko umeak kontzeptu abstraktuen bidean jar daiteke,
material egokiz aritzen bada. Horrexegatik eskolako materialen garrantziaren
zergatia. Metodo honek haurrak ukituz, ikusiz, entzunez, dastatuz, mugituz eta
usainduz ikasten duenez, zentzumen horiek lantzeko materialak sortu zituen.
Horretarako ardatz
didaktiko bat jarraitzen zuen; zentzumen pertzepzio sinpletik konposatuetara
joatea, hau da haurren kanpoko mundutik barnealdera.
3)Ikaslearen
jarduera librearen printzipioa
Bizitza garapena
eboluzionatzea da. Garapen hori gerta dezan giza baldintza ezinbestekoena
askatasuna da.
Eskolan ematen den
askatasun falta, hau da, umeak isilpean eta geldirik egon behar direla
kritikatzen du Mariak, honela umeak pasiboak egiten direlako eta pasibitatean
ez dago askatasunik, era berean barneko mundua ez da era egokian garatuko.
Montessori metodoa
eskaintzen den eskoletan, askatasun psikologikoa norberaren diziplinan
oinarrituz garatzen da. Ikasleek lan egiteko askatasuna daukate baina beti
besteeioztopo egin gabe horretarako ordenak
ezinbestekoak dira.
4)Banakotasunaren
printzipioa
Montessoriren
metodoa norbanakoaren erritmoan oinarritzen da.
Irakasleak ez du
irakatsi behar, haur bakoitza non dagoen ikusi eta bidea zuzendu baino.
Auto-hezkuntzaren
prozesuan, ikasle bakoitzak materialak manipulatzearen bidez akatsak eta ondo
egindako jardueraz konturatzen da. Irakasleak prozesu honetan bideratuko du,
berarentzat material egokiak eskainiz.
Haurrei bere
erritmoa jarraitzen usten badizkiegu, inoiz ez dute porrot egingo.
Talde
heterogeneoak proposatu zuen, haien artean laguntzeko eta ikasteko.
Hemen uzten dizuet Maria Montessoriri egindako elkarrizketa bat
Bideoaz gain, bere bizitzari buruzko pelikula bat dago Maria Montessori, una vida dedicada a los niños (Maria Montessori, una vita per i bambini da izen originala) izenekoa. Italian egin zen 2007.urtean eta Gianluca Maria Tavarellik zuzendu zuen. Web honetan pelikulari buruzko informazio gehiago lortuko duzue.